XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Ibiltari bat oinez doa bere herritik hiriburura, lehendabiziko egunean bidearen 1/3 egiten du; bigarrenean 2/5 eta gainontzekoa, hau da, 20 kilometro, hirugarren egunean.

Aurki ezazu herri eta hiribururen arteko distantzia.

7. Pertsona batek 80 metrotako oihal pieza bat erosi zuen, lehenik 8 metro eta 1/4 gastatzen ditu, gero 7 metro 2/5 eta azkenik 11 1/2 metro.

Aurki ezazu gainontzekoaren balioa, metroa 650 pezeta kostatzen delarik.

8. Oihal pieza batetik ebaki dira: lehenengo 4 metro 2/3; hirugarren, 3 metro 1/6, oraindik 5 metro eta 1/2 gelditzen dira.

Zein zen piezaren luzera?

9. Hiru anaien artean banatzen da 950.000 pezetatako herentzia bat: zaharrenak 2/3 jasotzen ditu; erdikoak zaharraren zatiaren 3/4 eta gazteenak gainontzekoa.

Aurki ezazu bakoitzak jasotzen duena.

10. Lau anaiek diru multzo bat banatu zuten beraien artean: lehenengoak 3/10 hartu zituen; bigarrenak 2/7; hirugarrenak 3/14 eta laugarrenak jaso zuena?

11. Oihal saltzaile batek oihal pieza bat saltzen du hiru txandatan: lehenengoan 4/7 saltzen ditu; bigarrenean, lehenengoeren erdia, gainontzekoa 3.000 pezetatan saltzen du, metroko 500 pezetatan.

Aurki ezazu piezaren luzera.